XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Utzi behar ditzunak orduan, hek dire, hitz alferrak eta menturaz gero ere egin daiteken lan phichka zerbait.

Komunione aitzineko eta ondoko othoitzek, bethi egin behar dute.

Ahantziak balire, egin liburutik, eta ikhas lehen-bai-lehen.

Komunia lezakenak khasurik egin gabe komunionea zer den, eta Komuniatu ondoan, eskerrak bihurt eletzazkenak gal lezake laster Aldareko Sacramendu Sainduari zor dion errespetua, bai-eta fedea bera ere.

Denborarik eztuenak komunionera prestatzeko eta eskerren emateko, behar bezala, khartsukiago egin detzala, eta, nahi-ta-ez, Jainkoaren amodioa handituko zaio gero-eta gehiago, eta, berthutearen pratikatzea errechago izanen zaio.